Beldur gau beltza

uriola.eus 2014ko urr. 31a, 13:19

Domu Santu bezpera, Halloween, Beldur Gaua, Gau Beltza... izen asko dauzka gaurko gauak. Bilbo Zaharrean eta Atxurin kalean eta auzo giroan ospatzea erabaki dute.

Bilbo Zaharreko Beldur Gaua zinema emanaldiarekin hasiko da 20:00etan. Txokolatada ere izango da gozozaleentzat eta 22:00etatik aurrera dantza saioa DJ Monster Clownek eskainia. Jai Batzordeak mozorrotzeko deia zabaldu du auzotarren artean.

 

Atxurikoa Gau Beltza 19:00etan abiaraziko dute kalejirarekin. 19:30ean piñata apurtzeari ekingo diote eta 20:00etan barbakoan erretako jakiak triparatzeari, Enkarnazio kaleko Karrika tabernan. Gau brltza argitzeko 21:00etan suziriak jaurtiko dituzte.