Hona hemen azarorako programatutako bi tailerrak:
`Orratz Magikoa´ tailerra
Oihaletan, poltsetan, kamisetetan edota abarketetan telak aplikatzen ikasteko jarduera egokia. Oxkarretarako atzera-puntadaren teknika ikasi ahal izango da, trikimailu eta aukera guztiekin, eta, gainera, poltsa pertsonalizatua sortu ahal izango da tailerrean. Aplikazioa kamiseta baten gainean egin nahi duenak ere aukera izango du; horretarako, arropa hori ekarri beharko du.
Parte hartzaileak: 12 eta 30 urte bitartekoak izan behar dira (gutxienez 4 pertsona, eta gehienez 7) 35 € ordaindu beharko da pertsona bakoitzeko. 2014-11-08 (17:00-19:30).
`Pop up´ tailerra (Erakusketa)
Hiru dimentsioko sormen-txartelak egitea. Pop-up motako liburuak eta txartelak sortzeko oinarrizko formak ikasiko dira. Gaia animaliak izango dira, baina bakoitzaren imajinazioak ere lekua izango du.
Parte hartzaileak: 7 eta 12 urte bitartekoak izan behar dira (gutxienez 4 pertsona, eta gehienez 12) eta 25 € ordaindu beharko da pertsonako. 2014-11-15 (17:00-19:00).