Esparru publikoa okupatuko da bihartik aurrera hainbat auzotan

uriola.eus 2014ko aza. 3a, 09:30

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihartik hasita esparru publikoa okupatuko dute Zizeruena kalean, Egileor kalean, Irala kalean, Iturriaga plazan eta Irala zeharkalean. Gainera, bihar, hiru orduko ur mozketa egongo da Barrenkalen.

Ur mozketa Barrenkalen

Bihar, azaroak 4, asteartea, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Barrenkale kaleko 13 eta 29 zenbaki bakoitien artean eta 20 eta 38 zenbaki bikoitien artean. Barrenkale kaleko 24an dagoen ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.

Galtzada okupazioa Zizeruena kalean

Era berean, bihar, asteartea, hasi eta sei hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Zizeruena kaleko 11 eta 15 zenbakien artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu, hornidura eta argi publikoen sareak berritzeko; zein asfaltatu, espaloiak zabaldu eta berritzeko okupatuko da bide publikoa.

Galtzada okupazioa Egileor kalean

Bihartik hasita bost hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Egileor kalean. Lanak faseka egingo dira eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aldez aurretik. Ibilgailuen zirkulazioa baimkenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Azaldu dutenez, lan hauen ondorioz, Bilbobusen 01 eta G8 lineetan geralekuak aldatuko dira laister eta horren gaineko informazioa markesinetan jarriko da.

Saneamendu, hornidura eta argi publikoan sareak berritzeko eta espaloiak zabaltzeko zein berritzeko okupatuko da bide publikoa.

Galtzada okupazioa Irala kalean

Azaroaren 4an hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta parkalekuak okupatuko dira Irala kaleko 53 eta 55 zenbakien atzealdean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bidea libre egongo da oinezkoentzat. Arrapalak egiteko okupatuko da espazio publikoa eta hesiak jarriko dira aurretiaz.

Espaloiaren okupazioa Iturriaga plazan

Asteartetik azaroaren 21era bitartean, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Iturriaga kaleko 8 eta 14 zenbakien parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta hesiak jarriko dira aurretiaz. Hornidura sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa (2. fasea, Santutxu).

Espaloiaren okupazioa Irala zeharkalean

Bihar, azaroak 4 hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Irala zeharkaleko 3. eta 4. zenbakien parean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Irala zeharkaleko 3. eta 4. zenbakietara iristeko arrapalak egiteko okupatuko da esparru publikoa.