Benetako gertaeran oinarrituta, lan honek Ekonomia Ministerioko langile baten desagerpena hartzen du abiapuntutzat. Polizia-kasu nahasia eta ondoriozko arazo politikoak eta ekonomikoak azaltzeko Mrouék antzezlan hau aurkezten du egunkarietako ebakinetan adierazitako egiaren arrastoari jarraituz.
Horrela, Looking for a Missing Employee lanak hedabideen bitartez egiaz izaten den pertzepzioaz, eta, era berean, zurrumurruez, salaketez eta polizien adierazpenez hausnarketa egiten du. Bestalde, antzezpen kritikoa egiten du hori guztia irudikatzeko izaten den moduaz. Sarrerak 8-10 eurotara eskuratu daitezke.
Rabih Mroué (Beirut, 1967) Beirut eta Berlin artean bizi den antzerkigilea, saiakeragilea eta artista da. Bere lana Bulegoa z/b, Alhondegiarekin batera garatutako El Contrato proiektuaren inguruan egiten diren jarduera ugarien barnean kokatzen da.