Dato hauek datozkit burura, eguneroko prentsa irakurtzen dudanean bereziki. Bilboko Udalak aurrekontuetan harro diosku horrela inolako zorpetzerik gabe jarrai dezakegula, laguntza sozialetarako inolako murrizketarik ez dutela onartuko... Ni bereziki kezkatzen nauena zera da: ea Bilboko Udalak abian dauzkan zerbitzuak ikusita goiko zenbakien atzean gordeta dauden gizon eta emakume horiek gutxieneko premiak beteta dauzkaten: edo etxekoen laguntzarekin, edo Aldundiaren zerbitzuekin... Horrela ez bada Udalak zerbait egin beharko du: bera baita jende horrek hurbilen daukan erakundea.
Pentsionistak Martxan taldeko gizon-emakumeok argi esan nahi diogu milaka lagun horien artean asko pertsonarentzat duina ez den egoera daudela, bakardadean, babes eskasarekin, bildurraren menpe... Ez daukat horren frogak ekartzen asko nekatu beharrik: esan bezala zenbaki horiek aski dira egoera mingarri asko sortzeko Bilbon baratz ederra dugula pentsatzeko. Ez dakit premia horiek zein lehentasun edo bigarrengotasun duten Udalaren koadernoan. Bai esan dezaket gauza hauetaz hitz egiteko inoiz Udalari har gaitzala eskatu diogunean ez digula erantzunik ere eman. Ez da aski Adinekoen nazioarteko egunean adineko ordezkari -eurak liturjiarako aukeratutako "ordezkariak"- batzuk Arabiar aretoan hartzea ez dela nahikoa.
Gurekin serio hitz egin dezala nahi dugu, pentsiodunen mundua nola hartatu erabakitzen duten unean gure ahotsa ez dezatela isildu; etorkizuneko pentsiodun eta jubilatuen arazoa Bilbon gero eta larriagoa izango denez aditu guztien iritzian, ager diezagutela zer egitura hari den pentsatzen etorkizun horri aurre egiteko. Lan hori ez baita egun batekoa, luzea eta korapilatsua baizik.
Badakit arazo larria jarri dudala udal-mahaiaren gainean, baino gero eta larriagoa izango da urteak joan ahala eta ez da begiak itxita konponduko. Gaurtik bertatik hasi behar da hori antolatzen. Hurrengo hauteskundeetan alderdiak gure boza eskatzera irteten direnean, lerro hauen erantzuna ikusi nahi dugu.