Bihar asteazkenean, azaroak 5, Arriaga Antzokiak, musika eta espiritualtasuna eskutik izango dituen oso ekitaldi berezia jasoko du. Arratsaldeko 20:00etan, Ani Choying Drolma igoko da oholtzara. Mundu osoan miresmena sortzen duen emakume horrek, ulertu daitekeenetik haraindi hunkitzen du, bere abesti espiritualak eta ahotsaren garbitasuna direla eta. Ez da kasualitatea berak ere emanaldi hori `Moment of inner journey izenez definitzea, izan ere, bere ikuskizuna arima barrura egiten den bidaia baita, maitasuna, baretasuna eta errukia transmititzeko eta konpartitzeko helburuz, horiek baitira borroka egiteko dituen armak.
Tracy Chapman, Céline Dion edo Tina Turner bezalako artistak liluratuta geratu ziren bere abestien aurrean, eta haien bultzada oso lagungarria izan zen bere musika inguru budistetatik haraindi zabaltzeko. Urteetan zehar, Ani Choying Drolmak 11 disko grabatu eta mundu osoko milaka pertsonaren bihotzak konkistatu ditu.
Ani Choying Drolma nepaldarrak bere proposamen artistikoaren edertasunarengatik ezaguna da, baina emakume monja budista horren musika, inguratzen duen munduaren aurreko konpromiso pertsonala eta bizitzakoa adierazteko tresna ere bada, bere herrialdeak, Nepalek, bizi duen egoeraren aurreko konpromisoa, batez ere. Horren ondorioz, duela denbora gutxi UNICEF-en enbaxadore izendatu dute. Erakundeak horrela aitortu dizkio hainbat giza proiektutan izan duen inplikazioa eta lana.
Arriagako ikuskizunerako sarrerak 9,5-32 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan.