Udalak ohar ezberdinak iragarri ditu biharko

uriola.eus 2014ko aza. 5a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, azaroak 6, ordu batzuetarako Astarloa kalea itxita egongo da; 2. barrutian arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko dute; eta Basurtualdean ur mozketa egongo da.

Astarloa kalea itxita

Bihar, azaroak 6, 11:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Astarloa kalean, Rodriguez Arias eta Kolon de Larreategi kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aldez aurretik eta ordezko bideak Errekalde Zumarkalea eta Kolon de Larreategi izango dira. Okupazio hau zoladura konpontzeko egingo da.

Arratoiak hiltzeko kanpaina 2. barrutian

Azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Uriko barruti guztietan. 2. barrutian kainpainari bihar emango diote hasiera eta azaroaren 8ra bitartean iraungo du. Lanak Kastaños, Loruri, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Arabella eta Artxanda mendian egingo dira.

Ur mozketa Basurtualdean

Bihar, osteguna, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Butroe kaleko 1. zenbakitik 5.era eta Kadagua kaleko 1. zenbakitik 7.era. Butroe kaleko 2. zenbakiko ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.