‘Arty Walks–Arte Zirkuitoa’ argazki lehiaketako irabazleak

uriola.eus 2014ko aza. 5a, 12:00
Argazkia: Maria Ureta Bouza

Olaia Fernandez, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel Garcia, Maria Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Diaz eta Rocio Lobato izan dira aurtengo edizioaren irabazleak, BLV-ART kultur programaren izpiritua ongien irudikatzeagatik. Beren argazkiak web orrialdean ikus daitezke.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak Arty Walks–Arte Zirkuitoaren irabazleen izenak gaur ezagutarazi ditu, epaimahi baten bitartez. Sarien artean, Anti-Liburudendan erosteko bonoa, doako bi tailer saio Truca Recen, edota La Viña, Zubiburu eta Agape jatetxeetan bi pertsonarentzako afariak egongo dira.

Zirkuituaren bisita gidatuak irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean ospatu izan dira Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako zenbait eszenatokitan. Hauen helburua sortzaileen ekimenari esker sortuz joan diren galeria berriak, lanak eta hiriko artetik gertu dauden guneak ezagutaraztea da. Bisita bakoitzean auzoek bizitzen ari diren eraldaketek inguruan sortutako arte erkidego berriaren garapenaren eragina azaldu zen. Gainera, galerietako jendeak euren lokalen ezaugarri bereziak partekatu zituzten partaideekin.

BLV-ART ekimenaren helburua, ordea, Bilboko auzo horietan kultur espezializazioa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko. Baina, batez ere, toki horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz. Izan ere, bertan musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edota modarekin erlazionatutako sorkuntza mota berriak sortzen ari dira. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari. Baita hiriko gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu nahi du ere, gune horretan sortutako kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz eta bertako kaleen zaharberritze prozesuan betetzen duten lana erakutsiz.