Gaur goizean La Bolsan egindako agerraldian azaldu dutenez, Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu zenetik 12 urte igaro dira eta urte hauetan zehar, 2002. urtean definitu zuten plan estrategikoa ardatz izanik, egin dute bidea. Egoera horren aurrean, "Euskal Herriaren burujabetza feminista erdiesteko jarduna egokitzeko beharra sentitu" dute.
Gauzak horrela, abenduaren 13an, "Jostorratzak dantzan ditugu Euskal Herriaren burujabetza feministarantz" lelopean VI. Topaketa Feministak prestatu dituzte Ondarrun. Egun osoko egitarau antolatu dute Euskal Herria feminista eraiki nahi duten emakume orori zuzenduta eta "egungo errealitatea aztertuz, aldaketa sozial baterako gakoak zeintzuk izango diren zehazteko ariketa konpartitua egiteko asmoa dute".
Egitaraua
09:00. Sarrera Kofradian.
10:00. Ongietorria eta eztabaidaren aurkezpena.
10:30. Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak? -Lantaldetan Eztabaidagai-.
13:00. Ondorioak Josiz -Zaldupe kiroldegian-.
14:00. Bazkaria - Zaldupe kiroldegian-.
16:00. Trantsizio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k). mahaiaren bueltan... -Kofradian-.
20:00. Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia -Beikozinin-.
22:00. Jostorratzak dantzan! Festa Feminista! Euskabareta, Endemaño, DJ Gure besta eta Las mirenes - Beikozinin-.