Euskal gatazkaren fase ezberdinetan kontatzen dituen ikus entzunezko proiektu honetarako babesleak bilatzeko, crowfunding kanpaina bat abian jarri dute Karena plataformaren bitartez: "Gure helburua, pertsona ezberdinen bidez, desherrian bizi den kolektibo honen bizipenak dokumentatu eta azaltzea da. Euskal iheslariei aurpegia jarri nahi diegu".