Sakeleko telefonoak edo GPSa erabiltzeagatik izaten diren deskuiduak zaintzeko kanpaina berria martxan

uriola.eus 2014ko aza. 7a, 08:55

Kontrolak azaroaren 10ean, astelehenean, hasi eta hilaren 16an, domeka, bukatuko dira. Ekimen honen bidez gidariak kontzientziatu nahi dira, telefonotik hizketan edo GPSa erabiltzen zaudela gidatzea arriskutsua baita.

Aste batez, Bilboko Udaltzaingoak gidatzen den bitartean sakelako telefonoaren eta beste gailu elektroniko batzuen (GPS nabigatzaileak) erabilera zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du. Kanpaina hori Euskal Herriko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan dago eta bere helburua, bide-segurtasunerako arriskutsuak diren jokabideak zuzentzea da.

Udaltzaingoak egunero lau kontrol egingo ditu batez beste, kanpainak irauten dituen zazpi egunetan, bolantean deskuiduak eragiten dituzten jokabideak ekiditeko, adibidez sakelako telefonoaren erabilera edo beste gailu elektroniko batzuen erabilera (GPS). Baieztatuta dago sakelako telefonotik hitz egiten ari den gidariak ez dituela seinaleen eta trafiko-oharren % 40 identifikatzen, batez besteko abiadura % 12 jaisten dela eta ustekabekoen aurrean erantzuteko daukagun gaitasuna murriztu egiten dela.

Aurten egin diren kanpainetan, Bilboko Udaltzaingoak 23 kontrol egin ditu sakelako telefonoaren eta beste gailu elektronikoen erabilera zaintzeko. Hauek dira emaitzak:

•Kontrolatutako ibilgailuak: 18.798

•Salaketak, sakelako telefonoa erabiltzeagatik: 70

•Salaketak, nabigatzailea (GPS) erabiltzeagatik: 0

•Zirkulazioko beste arau-hauste batzuk (gehienetan trafikoko arau-hausteak): 18

•Salaketen ehunekoa, kontrolatutako ibilgailuak kontuan hartuta: % 0,47