Arte eszenikoetan zentsura estatuek, eskualdeek, hezkuntza-sistemek, familiek, garaileek eta presio-taldeek erabili izan dute, eta giza eskubideen nazioarteko hitzarmenak urratzen dituzte kasurik gehienetan. Zerrendak ez du amaierarik eta luzatuz doa egunetik egunera. Hortik sortu zen Zentsuraren aurkako Jaialdi hau, zeinahi arrazoirengatik uneren batean, herrialderen batean… zentsuratu dituzten artista guztienganako babes gisa.
Zentsura AT! Jaialdiaren IX. edizio honek, azaroaren 10etik 14ra, Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo hitzaldia eta El Papus aldizkari satirikoari buruzko “El Papus. Anatomía de un atentado” dokumentalaren emanaldia bildu ditu BBK Salan. Kontzertuak nahiz dokumentala eta hitzaldia 20:00etan izango dira.
Jaialdia atzo hasi zen “Abuelas de la Plaza de Mayo” izeneko hitzaldiarekin, eta elkarteko lehendakaria den Estela B.Carlotto-k emango zuen.
Azaroaren 11n Banda Bassotti italiarra izango da (15 euro); asteazkenean, hilaren 12an, Benito Lertxundiren txanda (30 euro); eta 13an Erresuma Batuko Susheela Raman-en kontzertua (25 euro). Guztietan 3 euroko beherapena izango da Kutxabank txartela erabilita (gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko).
Hilaren 14an eztabaida-mahaia izango da “El Papus. Anatomía de un atentado” dokumentalaren inguruan. Sarrera libre jarlekuak bete arte.
Egitaraua
• Hilaren 11n. Kontzertua: Banda Bassotti. 15 euro
• Hilaren 12an. Kontzertua: Benito Lertxundi. 30 euro
• Hilaren 13an. Kontzertua: Susheela Raman. 25 euro
• Hilaren 14an. Dokumental-emanaldia: El Papus. Anatomía de un atentado, “El Papus” aldizkari satirikoari buruzkoa