Giro bikaina egon zen Zeanuriko Ibarreta frontoian. 300 lagunetik gora elkartu ziren Zeanuriko Ibarreta frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketan.
Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu zuen puntu gehien batzea, 376,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantatuko du. Atzoko saiotik Xabat Galletebeitia eta Ander Elortegi ere pasatuko dira.
Beraz, finalaurrekoetara pasatuko diren bertsolariak hurrengoak izango dira:
2012ko finalistak:
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea
- Etxahun Lekue Etxebarria
- Fredi Paia Ruiz
- Iratxe Ibarra Foruria
- Jone Uria Albizuri
- Miren Amuriza Plaza
- Onintza Enbeita Maguregi
Kanporaketetako irabazleak:
- Beñat Ugartetxea Ostolaza
- Oihana Bartra Arenas
- Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
- Gorka Ostolaza Ikaran
- Imanol Uria Albizuri
Puntuazioz sailkatu direnak:
- Joseba Artza Zubillaga
- Xabat Galletebeitia Abaroa
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Ander Elortegi Garatea
- Julen Erezuma Arzanegi
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
Sarrerak
Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude:
Alde batetik, www.bertsosarrerak.eu webgunean eskura daitezke. Hasieratik egongo dira kanporaketetako eta finaleko sarrerak salgai, eta asteek aurrera egin ahala jarriko dira finalaurrekoetakoak.
Aurten saio guztietarako bonoa (finala ez dago barne) erosteko aukera egongo da. Bonoa www.bertsosarrerak.eu helbidean bakarrik eros daiteke.
Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak saioa hasi baino ordu bete lehenago zabalduko dira.
Informaziorako bideak
Txapelketari buruzko informazioa hainbat bidetatik eskura daiteke.
- Webgunea: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
- Sare sozialak: Facebooken Bizkaiko Bertsozale Elkartearen orrialdean eta Twitteren Bizkaiko Bertsozale Elkartea (@bbertsozale) #josi
- Aplikazioa: aurten Txapelketak beste berrikuntza bat ere edukiko du: mugikorretarako aplikazioa. Dijitalidadea enpresak garatu du aplikazioa, eta bertsozaleek esku-eskura edukiko dute Txapelketarako behar duten informazio guztia. APP Store-tik deskargatu behar da.
Helburuak
Hainbat helburugaz jaio da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Alde batetik, bertsogintzaren oinarrria finkatu eta garatzea da helburua: bertsolariei bertsokeran garatzeko aukera emanez, bertsozaleak erakarriz eta berriak sortuz, eta talde teknikoak hobetu eta sendotuz.
Beste alde batetik, eskualdez eskualde egiten den lana indartu eta azaleratzea da Txapelketaren helburua.
Txapelketagaz, komunitate euskaldunari eta euskal kulturgintzari ekarpena egin nahi zaio: euskarazko sorkuntza kalitatezkoa eta eredugarria.
Erdal komunitateetatik datozenei bertsolaritza ezagutaraztea ere beste lan bat izango du txapelketak.
Helburu berri bat Txapelketa jendarte anitzaren isla izateko ahalegina egitea da: genero, maila sozioekonomiko, adin, ideologia eta jatorri denak islatuta egongo diren Txapelketa antolatzeko ahalegina egingo du Elkarteak.