Epaimahaia musika arloko 15 adituk osatu dute (bost modalitate bakoitzeko) eta modalitate bakoitzean finalera heldu ziren 10 taldeetako irabazleen izenak aukeratzeko ardura izan du. Gauzak horrela, Pop-Rock modalitatean Frank (Gipuzkoa) eta The Puzzles (Kantabria) taldeak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira. Metal modalitatean, Highlights (Bizkaia) eta The Descent (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren saria jaso dute.
Sariak hurrengo hauek izan dira:
Halaber, Eate (Bizkaia) taldea izan da ustekabeko maila eman duena eta ondorioz, 1.100 euroko saria eskuratu duena.
Irabazleei esku-dirutan emandako sariez gain, beste 12 sari banatu dira talde parte hartzaileen artean:
Ekimenaren helburua, taldeen lana sustatzea eta zabaltzea da, nazioarte mailako eta estatu mailako beste hainbat talderekin eszenatokia konpartitzen duten heinean.
26. edizioaren balantzea
26. edizio honetan izen ematea %10a hazi da 3 modalitateetan. Iazko emaitzekin alderatuz, Bilborock aretoak %25-eko igoera izan du (2.500 persona inguru) sailkatze faseetara eta finaletara hurbildutako publikoari dagokionez. Honez gain, publikoaren botoari dagokionez, erantzuna handiagoa izan da aurtengo edizioan iazkoan baino. 2014ko edizio honetan %12 inguru hazi da parte-hartzea.