Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den autobus ibiltarian ,
“Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?” mahai-ingurua antolatu du Elhuyarrek Emakunderen XI. Berdintasunareko Gunearen eta Zientziaren Asteko markoan. Mahai-ingurua azaroaren 13an izango da, 18:00etan, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den autobus ibiltarian. Hizlariak, berriz, Ainhoa Madariaga (Ikerbasque), Elena Aldasoro (Osakidetza), Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea) eta Teresa Nuño (UPV/EHU), Elhuyarreko Maria Gil eta Naiara Arrik gidatuta.
Zientzia eta berdintasuna hizpide dituzten ikerketa guztiek adierazten dute ez dagoela parekidetasunik, ez zientzia-hezkuntzan, ez arlo profesionalean. Joera hori orokorra da; mundu osoan zabalduta dago, eta Euskal Herrian ere egoera ez da bestelakoa. Gainera, datuen arabera, ez da ageri joera-aldaketaren zantzurik.
Zer egin dezakete ikastetxeek nahiz komunikabideek nesken artean zientzia-ikasketak sustatzeko? Nola desagerraraz daitezke estereotipoak? Zer leku dute emakumeek zientzian? Nola berma daiteke berdintasuna zientzia-arloko ibilbide profesionalean, finantziazioan eta ebaluazio-sistemetan?