Esparru publikoaren okupazioa Errekalden
Gaur, azaroak 11, hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Camilo Villabaso kalean, Altube kaleko bidegurutzean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea libre egongo da oinezkoentzat. Okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Kaleen arteko gurutzean semaforoak jartzeko, oinezkoen pasabideak eta interguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Esparru publikoaren okupazioa Indautxun
Bestalde, gaurtik hasita eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia estutu eta aparkalekua kenduko da Felipe Uhagon Alkatearen kaleko 12. zenbakiaren eta Urrutia kaleko 1. zenbakiaren arteko eremuan. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoek bidea libre izango dute.
Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Arratoiak hiltzeko kanpaina 3. barrutian
Azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Uriko barruti gutzietan. 3. barrutian, lan hauek azaroaren 11n, 12an, 13an eta 14an egingo dira; Otxarkoagan, Txurdinagan eta Iturritxuetan.
Ur mozketa Autonomian
Gaur, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Autonomia kaleko 8 eta 16 zenbakien arteko zenbaki bikoiti guztietan.
Zerbitzutik kanpo dagoen adar bat baliogabetzeko kenduko da ura.