Justi Larrinagak eta Gurutze Beitiak hitzordua dute Strindbergekin Arriagan

uriola.eus 2014ko aza. 11a, 10:00

Gurutze Beitia eta Justi Larrinaga Arriaga Antzokiko eszenatokira igoko dira, oso hitzordu berezia izateko: Una cita con Strindberg. Hori da bihar asteazkenean, azaroaren 12an, 20:00etatik aurrera, Arriagako Gelatxoen barruan, ikus-entzuleei eskainiko dieten ikuskizunaren izenburua.

Antzezlan horren izenburuak Johan August Strindberg (Suedia, 1849 - 1912) idazle eta dramaturgile suediar ezaguna aipatzen du. Benetako erreferentea izan zen bere herrialdean (50.000 pertsona joan ziren bere hiletara) eta oso pertsonaia garrantzitsua Europan, izan ere absurduaren antzerkiaren aitzindarietako bat da. Bere Literatur ibilbide luzea, literaturako genero guztiak biltzen dituzten hirurogeita hamar liburu baino gehiagotan jaso da. Horrez gain, argazkigintzaren eta pinturaren aurrean ere interesa bazuen, eta bere bizitzako etapa batean alkimiak ere obsesionatu zuen. Antzerkian egin zuen lanaren ezaugarri nagusiak indar eta dramatismo handiak dira. Hori, obsesiorako joera zuen izaera eskizofrenikoak azaltzen du, parte batean, behintzat.

Bere bizitzan zehar, Strindbergek gatazka etiko eta politiko handiak izan zituen, “egia” esaten zuelako, inolako lotsarik eta amore ematerik gabe. Horrek guztiak eskandalura eta sufrimenduz, torturaz eta zorotasunez betetako bizitzara eraman zuen. Emakumeei buruz zituen iritziek gatazka handiak eragin zizkioten, eta behin eta berriro misogino zela aurpegiratu zioten. Hiru aldiz ezkondu zen, eta seme-alabak izan zituen hiru emazteekin, baina bere ezkontza esperientzia guztiak oso txarrak izan ziren.

Lan batzuetan, bere emakumeen aurrean sentitzen duena adierazten du Strindbergek... emakume haiek iritzi horiek nahi zituzten bezala interpretatzeko bidea zabalik utziz. Hori dela eta, asteazkenean, Justi Larrinagak eta Gurutze Beitiak idazlearen irudia gogoratuko dute eta haren pertsonaia ezagunenetako batzuei bizitza emango diete Arriaga Antzokian.

Sarrerak

Ikuskizunerako sarrerak 8-12 euro bitartean eskuratu daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.