Esparrua okupatuko dute gaurtik abendura Plaza Biribilean eta ura moztuko da Prim kalean

uriola.eus 2014ko aza. 12a, 09:10

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasita abenduaren 19ra arte, galtzada eta espaloia okupatuko dira Plaza Biribilean eta arratsaldean, 16:00etan, ur mozketa egongo da Prim kalean.

Gaurtik hasita, azaroak 12, eta abenduaren 19ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta espaloia okupatuko dira Plaza Biribilean, 1. eta 2. zenbakien artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Plaza Biribilean urbanizazio-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, gaur, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Prim kaleko 1 eta 43 zenbakien arteko zenbaki bakoitietan eta 22-bis, 28 eta 36 zenbakietan.

Udalaren ur-sarean konponketa lanak egiteko kenduko da ura.