Santutxu eta Zazpilandako esparru publikoan okupazioak egongo dira

uriola.eus 2014ko aza. 13a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik eta abenduaren 23ra bitartean, esparru publikoa okupatuko da Ogoño kalean; eta gaurtik hasita maiatzaren 1era arte, ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da Ikastalde etxaldea.

Gaurtik hasita, azaroak 13, eta abenduaren 23ra bitartean, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Ogoño kalean. Bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, gaurtik, azaroak 13, eta maiatzaren 1era bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dituzte Ikastalde etxaldean, 2. eta 4. zenbakien artean. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Ordezko bideak Zazpilanda etxaldea eta Aldapeta Etxaldea izango dira; eta Ikastalde etxaldearen 1. zenbakiaren parean, Zazpilanda etxaldean 3. eta 7. zenbakien artean eta Aldapeta etxaldeko bidean 2. eta 4. zenbakien artean, zirkulazioaren noranzko bi egongo dira semaforoen bidez erregulatuta.

Zazpilandan sarbide mekanikoak ipintzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.