Bilbao Flamenko Jaialdiaren azken edizioa egin ondoren, Bilbao 700 Fundazioak eta Bilbao Flamenko Elkarteak berriro ekin diote `Gau Flamenkoak´ zikloari. Horrela, bilbotar guztiek Gizadiaren Ondare ez-material honetaz gozatu dezakete. Oraingoan Antonio Suarez ‘Guadiana’ izango da zikloan, Jerezeko Diego del Morao gitarra-jotzailearekin. Hitzordua bihar izango da, azaroak 14, Hesperia Bilbao Hotelean, 22:00etan.
Leinu flamenko nabarmen batetik dator 'Guadiana'; izan ere, Porrina de Badajoz historikoaren iloba eta Ramon 'El portugues'-en anaia da. Erritmorako eta konpaserako sen handia dauka eta oso ondo menperatzen ditu cante-aren estilo desberdinak, interpretatzeko bere modu pertsonala emanez, estilo horiek kulunkatuz eta luzatuz, baina beti afinazio handiarekin.
Extremadurako abeslaria konpositorea eta artista garrantzitsua da gainera, eta sarritan eskatzen diote nazioarteko biretan puntapuntako artista flamenkoei laguntzeko. Beti dauka oin bat tradizio ortodoxoenean eta bestea flamenkoaren etorkizunerantz doala. Bere diskografian azken lana nabarmentzen da, ‘Sonakai’ (2012).