"Markos idazlea da. Apur bat frustratuta dago. Ordenagailu eramangarri batean idazten du eta, askotan, idatzi ostean, desea guardar los cambios realizados? galderari No eratzuten dio.
Matilde aktorea da. Porrot egin du. Denbora eta ahalegina eskaintzen dizkio labideari, baina ia ez du kobratzeko lanik lortzen. Markosek, bere utzikeria dela eta, ernegatu egiten du.
Etxe hau Markosen amarena da. Beste zerbait topatu artean bizi da hemen markos. Ni gerora etorri nintzen, bere neskalagun ohiaren laguna nintzen.
Edo nazi. Berarekin gastuak elkarbanatzeko ekarri ninduen. Beste zerbait topatu artean ezarri zen hemen Markos. Urte bi igaro dira. Jakina, ez du beste ezer topatu. Ez baitu beste zerbait bilatu ere egin.
Eta amak salgai dauka etxea. Higiezinen agentziakoek etxea saltzen dutenean, Markos kalera. Eta ondorioz neu ere bai. Ekintzara pasatzeko garaia da!
Egoerak muturreraino eramanda, umorezko antzezlan honek markos eta Matilde pisukideen balentriak taularatzen ditu".