Marga Berastegi: "Erretratatzeko asko"

bertonaldizkaria 2014ko aza. 14a, 08:50

 1 1415956580421
 2 1415956583125
 5 1415956590819
 4 1415956588049
 3 1415956585724
 6 1415956592924
 7 1415956595016
 8 1415956597152
 9 1415956599608
 10 1415956602590
 11 1415956605203
 12 1415956607440

Zaragozako unibertsitatean ikasle zela hasi zen Marga Berastegi argazkiak egiten,  Argazkilaritza tailerrean, nahiz bere etxean argazki-kamerak “beti” egon diren.

Paisaia eta bidaia argazkiak gustuko ditu Margak. Hor zehar dabilenean aldean darama huts egin gabe kamera. “Reflex digital bat daukat”, diosku.

Argazkiak egin ostean Photoshopen editatzen ditu Margak. “Ahalik eta gutxien ukitzen” ahalegintzen dela aitortzen du. Fokatzea eta kontrastea doitzen ditu. Eta “sormenak” bereganatzen duenean, mozketak eta efektu bereziak erabiltzen ditu.

Bere argazkietako batzuk Flickr eta Facebooken argitaratuta ditu eta beste asko egiteke ditu. “Mundu honetan erretratatzeko asko dago”, dio. Besteak beste, BERTONi utzitakoak 2013ko azaroan India mendebaldean eginikoak dira.

www.flickr.com/photos/viajesmarga