Ibilaldia 2015 aurkeztuko dute igandean

uriola.eus 2014ko aza. 14a, 15:17

Igandean, azaroak 16, 2015eko maiatzaren 31ean ospatuko den Ibilaldiaren aurkezpena egingo dute Bilbon. Hori dela eta, goiz osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira. Bilboko Harrobia Ikastola izango da Ibilaldia 2015eko antolatzailea.

Ibilaldiaren 37. edizio honen antolatzailea Harrobia Ikastola izango da. Ikastola honek, hiru urte daramatza Bilbon Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz eskaintzen eta ematen. Harrobia Ikastolaren geletan Bizkaiko eskualde eta herri ezberdinetako ikasleak egon dira; 16 eta 65 urte bitarteko ikasleak, hain zuzen ere.

'Harro ibili' leloaren bitartez, Euskal herriko lanbide Heziketaz harro daudela eta gizartean ematen diren aldaketetara egokitzeko, ibiliz egin beharko dutela adierazi nahi izan dute.

 

37. ediozioaren aurkezpena egingo dute igande honetan. Horregatik, ekintza ezberdinak antolatu dituzte:

  • 11:00etan Arriaga plazan Txalaparta eta adarra / zumba saioa / euskal dantzak.
  • 12:00etan kalejira: Txistulariak eta 'Bitxo do Sambarekin'
    Ibilbidea: Arriaga > Bidebarrieta > Santiago plaza (euskal dantzak) > Dorre kalea > Cintureria > Santos Juanes > Somera > San Anton > Bilbao Zaharreko plaza (euskal dantzak) > Claudio Gallastegi > San Luis Mehatza > Olano > Vitoria Gasteiz > Harrobia plaza.
  • 13:00etan Harrobia plazan euskal dantzak (Sigi Saga dantza taldea, Betiko Ikastola eta Urretxindorra Ikastola) / 'Sapali' perkusio taldea / Txona (gazta eta txorizo pintxoak)