Gaurtik hasita (azaroak 17) eta 2015ko maiatzaren 12ra bitartean, gutxi gorabehera, errei bat okupatu, espaloia moztu eta aparkalekuak erreserbatuko dira Madariaga etorbideko 13tik Rafaela Ibarra kaleko 25. zenbakira arteko zatian.
Lanak faseka egingo dira eta aurrera egin ahala hesiz okupatuko da eraginpeko aldea bertan lanak egin baino lehen. Ibilgailuen zirkulazioa libre egongo da une oro eta oinezkoentzako behin behineko pasabideak egokituko dira.
San Sebastian klinika egon zeneko orubean etxebizitzak egiteko hormigoia bota bejar denez, lanok egiteko okupatuko da kalea.
Arratoiak hiltzeko kanpaina 4.barrutian
Azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo dute Uriko barruti guztietan. Gaur, azaroak 17, 18, 19 eta 20an arratoiak hiltzeko lanak 4. barrutian izango dira; Begoña, Santutxu eta Boluetan.
Trafiko etena Rafaela Ibarran
Gaur, 23:30etatik 06:00 bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Rafaela Ibarra, Madariaga etorbidearen eta Blas de Otero kalearen artean. Ordezko bideak Francesc Macia eta Blas de Otero izango dira.
Garabia-kamioi batekin obretako atzerakako hondeamakina bat kentzeko itxiko da bidea zirkulaziorako.
Esparru publikoaren okupazioa Rikardo Arregi kalean
Gaurtik hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, Rikardo Arregi kalean, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira. Lanak faseka egingo dira eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dira aldez aurretik. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Hormak konpontzeko eta pintatzeko okupatuko da esparru publikoa.