Txistuaren doinuak Euskalduna Jauregiaz jabetuko dira berriro ere astelehen honetan, azaroak 17, Bilboko Udal Txistulari Bandak eskainiko duen udazkeneko denboraldiko laugarren emanaldiari esker. Garikoitz Mendizabalek (zuzendaria), Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak eta Asier Garcíak era askotako lanez osatutako errepertorio zabal eta anitza taularatuko dute, taldearen kalitate interpretatiboa frogatuz ostera ere. Ohikoa denez, hitzordua arratsaldeko zortzietan izango da A3 aretoan eta sarrera librea edukiera bete arte.
Gaur egungo Bilboko Txistularien Bandak 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Azpimarratzekoa da Bandak bere ibilbidean baditu diska batzuk kaleratuak: “BilboAlos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua” izenburua zuena, “Hala ere” musika-egile ospetsu laguntzaz, hala nola, Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabala besteak beste eta azkenengoa,`Plazan´, aurtengo denboraldiko lehenengo kontzertuan aurkeztutakoa. Bertaratutakoek `Plazan´ diskoa 10 euroko prezioan erosteko aukera izango dute.
Publikoak gure musikako zenbait maisulanez gozatzeko aukera izango du.
Egitaraua:
`Deika´ J. I Ansorena
`Zaharra´(Minuetoa) Ezezaguna Mold: J. I. Ansorena
`Osio Bideko Polka´ Pablo Sorozabal
`Txori kantak´ Bonifacio Laskurain Mold: J. I. Ansorena
`Gure Herria´ Tomas Garbizu
`Azterketa´ Isidro Ansorena Mold: Luis Aramburu
`Kaixo eta Algaraz´ J. I. Ansorena
`Agustin, Xanti eta Juan Joxe´ J. I. Ansorena
`Jeolimo´ J. Iruretagoiena