Bilboko ikaslek giza katea osatuko dute abenduaren 3an ‘Euskaraz zubiri zubiri’ lelopean

uriola.eus 2014ko aza. 17a, 11:53

2.000 ikasleko katea osatuko dute abenduaren 3an Bilboko 13 ikastetxek, DBH eta Batxilerrekoak, publikoak eta pribatuak, B01 Berritzegunearen bitartekaritzarekin, Ulibarri euskararen normalkuntza programaren baitan. Bi kilometroko ibilbidea beteko dute itsasadarraren bazter batean eta bestean, Arrupe zubitik Zubi Zurira bitartean.

Bilboko hamairu ikastetxek abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Egunerako, ‘Euskaraz zubiri zubiri’ leloa hautatu dute eta 2.000 ikasleko katea osatzea erabaki dute.

11:00etan Guggenheimeko zabalgunean elkartuko dira eta ikastetxetako bertsolarien agurra entzutean hasiko dira katea osatzen. Ordubeteko ekimena izatea espero dute, eguerdira bitartekoa. Amaieran berriro zabalgunean bat egingo dute eta Esne Beltza taldearen Euskaraz bizi nahi dut abestia elkarrekin dantzatu eta abestuko dute.

2.000 ikasle ziurtatuta daude, baina gehiago ere izan daitezke azken unean ikastetxe gehiagok ere bat egin dezaketelako ekimenarekin.

Parte-hartzea ziurtatuta duten ikastetxeak dira: Jesuitak, Escolapios, Pureza, La Salle, Pilar, Ibarrekolandako instituta, Madre de Dios, Botikazar, Deustuko ikastola, San Inazioko instituta, San Adrian ikastetxea, Eskurtze eta Zorrotza.

 

 

[2014/11/17] Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bertso afaria Zorrotzan