FIG Bilbao, grabatuaren, paper zahar, moderno zein garaikidearen epizentroa

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 08:52

Azokak indarra hartu du garai guztietako paper gaineko artean espezializatutako Europako ekitaldi bakar bezala.

FIG Bilbao, Grabatuaren eta Paper zahar, moderno zein garaikidearen gaineko artearen Azoka eta Jaialdiak diziplina horietako europar erreferentea bihurtzen du Bizkaiko hiriburua. Gaurtik, azaroaren 20tik 23ra, garai guztietako paper gaineko artean espezializatutako europar azoka nagusiaren hirugarren edizioa egingo da, “Zeure papera aurkitu artean. Bilduma egin, gozatu eta inbertitu” lemapean.

Paper gaineko obra bultzatzera zuzendutako nazioarteko esperimentazio grafikoko proiektu honek, Sardiniako Falconieri Etxe ospetsuak eta Bizkaiko Arthazi Elkarteak gidatuta, merkataritza, museogintza eta ikerkuntzaren alorreko eskaintzak uztartzen ditu. Alde horretatik, arte-galeriei, editoreei eta tailerrei zuzendutako esparruak konbinatzen dira museo eta kultur erakundeetatik hartutako paper gaineko obra erakustera zuzendutako beste pabilioi batzuekin; halaber, programazio berezi bat ere egongo da, tailerrak, hitzaldi magistralak eta “Bildumagintzaren Papera” deritzan Foroaren lehenengo edizioa bilduz.

Planteamendu profesional indartsu eta handinahi bat, Bilbo nazioartean proiektatuko duena grabatuaren eta paper gaineko artaren merkatu eta hedakuntzaren epizentro gisa, bai Europan eta bai, batez ere, Arku Atlantikoan.

Nazioarteko 500 artista baino gehiago, bai artearen esperantza berriak eta bai jeinu ospetsuak,
hala nola, Goya, Picasso, Tapies, Chillida, Warhol, eta abar.

FIG Bilbok 30 galeria biltzen ditu, horietako 8 Bilbokoak, eta baita obra grafikoaren eta paper
zahar eta modernoaren gaineko artearen editoreak ere, Europakoak zein Asiakoak. Horien artean daude, besteak beste, Portugalgo Serigrafia Zentroa (Lisboa), Arte y Grafía (Madril), Librería Anticuaria Astarloa (Bilbo), el Laboratorio d’Arte Grafica di Modena, Urbana Gallery (Bristol), Kunst in het GeuzenhuisKunst (Bélgica), Windsor (Bilbo), Vanguardia (Bilbo), Koegui (Baiona)…

Aurkezten duten proposamen artistikoa maila gorenekoa da eta artearen historiako garai guztiak hatzen ditu barne, hala nola 1493ko “Liber Chronicarum-Nurembergeko Kronikak”, bildumagileek gehien maite dituzten inkunableetako bat, “Los Proverbios de Goya” obraren lehenengo edizioa, Picasso, Miró; Jean Cocteau, Tapies este beste batzuen obrak, eta abar. Zalantzarik gabe, artearen maisu handien obra prezio onenetan erosteko eta bildumagintzan hasteko aukera paregabea da hau.

Mimmo Paladino, FIG 2104ko ohorezko artista. Editalia. Laboratorio d’Arte Grafica di Modena Aurten, FIG Bilbaok Mimmo Paladinoren obrara hurbiltzea proposatzen du, nazioartean gehien aitortzen diren autoreetako bat baita. Bilboko Arte Ederren Museoan gaur egun ikusgai dagoen “Grabatuak” erakusketari Europako editore onenetako bik azokan aurkezten duten eskaintza gehitzen zaio orain: Editalia (Institutu poligrafikoa eta Estatueren Moneta Etxea) eta Laboratorio d’Arte Grafica di Modena zentroa –artista italiarrak 20 urte baino gehiago daramatza tailer honekin kolaboratzen-.

Editaliak 50 urte daramatza argitaletxeen munduan, eta beti nabarmendu izan da balio artistiko eta kultural handia eta eduki ikonografikoa dituzten edizioei zuzendutako arretagatik. FIG Bilbaon, Mimmo Paladino, Jannis Kounellis, Mimmo Rotella eta Joe Tilson-en obrak aurkeztuko ditu.

Modenako arte grafikoko Tailerrak, berriz, inprimaketa originalen sorkuntza eta ekoizpenean espezializatutako inprimategia den aldetik, Mimmo Paladino, Joe Tilson, Giuliano Della Casa, Assadour eta Marta Cardenas-en grabatuak eta artista-liburuak erakutsiko ditu.

Mimmo Paladinoren obraz gozatu eta erosi ahal izateaz gain, FIG Bilbaok dirauen egunetan Veneziako Mostran berriki aurkeztu den “Quijote” filmaren nazioarteko estreinaldia ikusi ahal izango da. Emanaldiak egun eta ordu hauetan izango dira: azaroaren 22an, larunbata, 16:00etan, eta azaroaren 23an, igandea, 12:00etan eta 16:00etan.

Mimmo Paladinori zuzendutako programazioa “Elkarrizketa magistralak” deritzan zikloarekin osatuko da. Beraren arduradunak izango dira Antonella Fusco, Erromako Kalkografiaren Zuzendaria, eta Juan Carreta, arte grafiko, garbatu, litografia eta kultur kudeaketan espezializatutako historiagilea.