80 horien artetik epaimahaiak, Ugaitz Alegria epaimahaiburu zela, 20 aukeratu zituen. Lan guztiak web orrian ikusgai egon dira eta daude, oraindik ere.
Eta 20 lan horien aukeraketa egin ostean (joan den ostiralera arte bozkak jasotzeko aukera zegoen) entzuleen hiru sari banatu dituzte. 1.000€, 500€ eta 300€tako sariak bozka gehien eskuratzen zuten bideoen artean banatzeko. Azaroaren 12an gaueko 12etan bukatu zen bozkatzeko aukera.
Lehenengo postuan Jump taldea geratu da Errekaldeko hip-hop andereñoak bere ikasle talde ezberdinekin egindako koreografia bikaina.
Atzean izan ditu Santurtziarrak, bata bestearen atzetik oso tarte txikiarekin ibli badiren ere, azken momentuan distantzia hartzea lortu eta gailentzea lortu zuten bilbotarrek.
3. gasteiztarrak eta 4. atarrabiarrak.
Oso emozionantea izan da, inoizko lehia biziena, eta inoizko parte-hartzaile kopuru handiena (bozkak ematerako sasoian edota bisitei dagokienez).
Bestalde, epaimahaiak beste bi sari eman genituen. Talde onena eta bakarlari/bikote onena.
Bakarlari/bikote onena Mutriku-Zarautzko bikote batek eraman zuen.
Eta talde onenaren saria Dangerous Love talde bilbotarrak.