Bilbobusen kabinetan kreditu-txartela erabili ahal izango da Barik txartela kargatzeko

uriola.eus 2014ko aza. 19a, 09:40

Aste honetatik aurrera, Bilbobusa erabiltzen dutenek kreditu-txartela erabili ahal izango dute Bilbobusen zenbait kabinetan eta Bilbobuseko Bezeroaren Bulegoan Barik txartela kargatzeko.

Barik txartela kargatzeko kreditu-txartela erabili ahal izango da Bilbobusen kabina hauetan:

- Kale Nagusia 2

- Done Petri plaza/eliza (Agirre Lehendakariaren etorbidea)

- Areatzako zubia

- Gordoniz 54 zenbakiaren parean (Errekalde plaza)

Operazio hori Bilbobuseko Bezeroaren Bulegoan ere egin daiteke (Poza lizentziatua 6).