Gaur, azaroak 19, 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da Altube kalea, Camilo Villabaso eta Gordoniz kaleen artean. Ordezko bidea Errekaldeberri kalea izango da.
Errekaldeberri kalean aparkalekuak okupatuko dira eta zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da, Camilo Villabaso eta Gordoniz kaleen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Kaleen arteko gurutzean semaforoak jartzeko okupatuko da esparru publikoa.
Sabino Arana zirkulaziorako ordu batzuez itxita
Azaroaren 19tik 21era, 10:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Arana etorbideko alboko bidean, Simon Bolivar kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean. Ordezko bideak Jose Mari Escuza eta Urkizo zumarkalea izango dira.
Garajeetako sarrera-irteerak baimenduta egongo dira etenik gabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Esparru publikoaren okupazioa Luis Power kalean
Gaurtik hasita eta azaroaren 21era bitartean, gutxi gorabehera, kalea ibilgailuen zirkulaziorako tarteka itxi eta espaloiak okupatuko dira Luis Power kalean, 1. eta 20. zenbakien artean. Garajeetako sarrera-irteerak baimenduko dira eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Kalea tarteko itxita egongo da Orixe kalean
Gaurtik eta abenduaren 3ra bitartean, gutxi gorabehera, kalea tarteka itxita egongo da zirkulaziorako eta aparkalekuak okupatuko dira Orixe kalean, 1. eta 58. zenbakien artean. Bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat eta lanek aurrera egin ahala aparkalekuak mugatuko dira eta hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Lorezaintzako mantentze-lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa Deustuibarran
Gaur, azaroak 19, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Deustuibarrako 61. zenbakitik 87. zenbakira.
Deustuibarrako 80. zenbakian ur-hartune bat konpontzeko lanak egiteko etengo da ur-hornidura.