BilbaoMusikako irakasleen kontzertua Santa Zezilia eguna ospatzeko

uriola.eus 2014ko aza. 24a, 09:00

Musikaren zaindaria den Santa Zeziliaren omenezko eguna ospatuko dute kontzertua eskainiz Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleek bihar, azaroak 25, Campos Eliseos antzokian.

Hainbat instrumentutako 30 irakasle baino gehiagok musikaren zaindari omentzeko kontzertua eskainiko dute Campos Eliseos antzokian, musika-errepertorio anitz eta zabal batez, arratsaldeko 7etatik aurrera. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena (2 pertsona bakoitzeko) hartu behar da aldez aurretik antzokiko txarteldegian.


2014-2015 ikasturtean, BilbaoMusikako 53 irakaslek eskolak emango dizkiete 7 eta 82 urte tarteko 1.750 ikasle ingururi, eskaintza anitz eta zabal baten bidez. Ikasle gehienak Galera eraikineko ikasgeletan, baina Txurdinagako Pio Baroja, Indautxuko Felix Serrano, Campo Volantineko Epaltzaren Alarguna eta Deustuko herri ikastetxeetan ere eskola-ordutegiz kanpoko musika-eskolak ematen dira.

 

BilbaoMusikako irakasleen kontzertua

Eguna: Azaroak 25, asteartea

Ordua: 19:00etan

Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia  

Sarrera gonbipenarekin (2 pertsona bakoitzeko). Gonbidapenak Campos Antzokiko txarteldegian jaso daitezke 17:00etatik 20:00etara.