Aizian jatetxe bilbotarrak Michelin izar bat eskuratu du

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 09:05

Argazkia: blog.daviddejorge.com

Guztira, lau dira Michelin izarren bat duten Bilboko jatetxeak. Zortziko, Etxanobe eta Mina jatetxeei, atzodanik Meliá hoteleko Aizian batu zaie. Izar bana dute lauek.

Jose Miguel Olazabalaga Aizianeko sukaldariburua eta jabeetako bat ezin pozago agertu da berak zuzentzen duen jatetxeak eskuratu duen Michelin izarra dela eta. "Urte asko" eman dute izarra lortzeko lanean Olazabalagaren hitzetan, eta "azkenik eman digute". Zorion mezu eta dei ugari jaso ditu atzo iluntzean Michelin gidak Marbellan buruturiko ekitaldian 2015eko Michelin Gida Gorriko partaide izango diren jatetxeen berri jakinarazi zuenetik. "Etengabe ari naiz telefono deiak jasotzen", dio Olazabalagak harro.