Lanak eta ur mozketak gaurko

uriola.eus 2014ko aza. 20a, 09:40

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, ordu batzuez, esparru publikoa okupatuko dute Sabino Aranan; Deustuko semaforo batzuetan froga lanak egingo dira eta ur mozketak egongo dira Iralan eta Iturrigorri aldean.

Gaur, azaroak 20, 08:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, kalea ibilgailuen zirkulaziorako tarteka itxi eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Aarana etorbidean, 44. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Lantik eraikinean aire girotuaren makinak aldatu ahal izateko okupatuko da galtzada.

Deustuko semaforoetan aldaketak

Gaurtik hasita, Done Petri elizaren alde bietan, Agirre Lehendakariaren etorbidean, dauden oinezkoentzako pasabide bietan proba bat egingo dute; hain zuzen ere, semaforoak oinezkoentzako berdeari dagokionez beste modu batez programatuko dira: Lehenengo aldi batez keinuka jarriko da une horretatik aurrera ez dela pasatzen hasi behar adierazteko, tarte nahikorik ez dagoelako espaloi batetik bestera pasatzeko. Bigarren aldi batean keinuka jarriko da semaforoa baina lehenengoan baino arinago. Honek berehala jarriko dela adierazten du.

Deustukoa den 1. Barrutiko Kontseiluak egin zuen eskaera bati erantzuteko egingo da proba hau, oinezkoentzat semaforoa berde dagoenean gorri jartzeko zenbat denbora falta den adierazten duen semaforo-sistemaren alternatiba moduan.

Ur mozketak

Gaur, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Irala zeharkaleko 1,3 eta 4 zenbakietan; eta Kirikiño etorbideko 46 eta 54 zenbaki bikoitien artean. Irala zeharkaleko 3 eta 4 zenbakietan behin-behineko tapoiak jartzeko kenduko da ura.

Bestalde, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Iturrigorribideako 49, 51 eta 53 zenbakietan; Iturrigorri auzoko zenbaki guztietan; Gardeazabal auzoko zenbaki guztietan; eta Peñaskal bideko 1A zenbakian. Ur-hartune partikular bat (Iturrigorribidea 53) konpontzeko kenduko da ura.