Udalak abisu ezberdinak eman ditu gaurko egunerako

uriola.eus 2014ko aza. 21a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, Zazpi Kaleetan zamalanak egiteko arautegian aldaketa bat egin du. Bestalde, 5. barrutian arratoiak hiltzeko kanpaina abian jarriko da eta gaur arratsaldeko Athleticen partidurako, autobus lineak luzatuko ditu.

Udalak, Zazpi Kaleetako merkatariei, dendariei, ostalariei eta banatzaileei jakinarazi die auzoan zamalanak egiteko arautegian aldaketa bat egin duela. Orain arte, zamalanak egiteko establezimenduak banatzaileei utzitako ordu-diskoa beharrezkoa izan da eta hemendik aurrera, TAO aplikatzen den lur-eremuaren barruan zamalanak egiteko dauden aldeetan ere erabil dezakete ordu-diskoa.

Garraiolariek ordu-diskoa TAOren bulegoetan (Lersundi kalea, 5) eskura dezakete. Turismoak ez diren ibilgailuentzat eska dezakete diskoa; hau da, jarleku bi dituzten ibilgailu furgoneta eta kamioientzat. Ordu-diskoa ondo ikusteko moduan jarri behar dute garraiolariek, ibilgailiua aparkatuta egongo den denbora-tartea azalduz. Aparkatuta egoteko gehienezko denborak 30 minutukoa izaten jarraituko du, 08:00etatik 11:00etara, astelehenetik larunbatera (astegunak).

Aldaketa hau Zazpi Kaleak benetako oinezkoen aldea izateko proba aitzindarian jasotako neurrietako bat da.

Arratoiak hiltzeko kanpaina 5. barrutian

Azaroan eta abenduan arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da Uriko barruti guztietan. Azaroaren 21ean, 24an, 25ean, 26an eta 27an, arratoiak hiltzeko lanak 5. barrutian izango dira: Uri Zaharra, Zazpi Kaleak, Iturralde, Solokoetxe, Atxuri, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala, San Adrian, Ibaizabal-Abusu eta Miribillan.

Zerbitzu bereizak Bilbobusen

Gaur, azaroak 21, Athletic eta RCD Espanyol taldeek 20:45tan jokatuko duten Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

Azken irteerak

- 26. linea (Uribarri /San Mames). Honela luzatuko du irteera-ordutegia: Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00.

- 38. linea (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus). Ordutegia luzatuko du: Termibusetik: 23:00 – 23:20.

- 56. linea (La Peña-Jesusen Bihotza). Ordutegia luzatuko du: Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00.

- 62. linea (San Mames/ Arabella). Ordutegia luzatuko du: Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00.

- 80. linea (Altamira-Termibus). Ordutegia luzatuko du: Termibusetik: 23:00.