Udalak 40tik gora obra hasiko ditu udagoienean

uriola.eus 2014ko aza. 21a, 08:55

Inbertsioa, berriz, 12 milioi eurotik gorakoa izango da. 40 proiektu baino gehiago dira eta Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak planifikatutako Auzokide Planaren, plan berezien eta bestelako lanen artean daude sartuta.

Inbertsioak hiru bloketan daude banatuta: Auzokide Planean, plan berezietan eta garrantzi handiko beste lan batzuen artean, Plaza Biribila berritzea edo uraren, saneamenduaren eta argien sareak hobetzea, esaterako. Tamaina handikoak dira 40 proiektuak ere, baina txikiagoak diren beste makinatxo bat ere egingo dira aldi berean, guztiak ere Obra eta Zerbitzuen Sailaren eguneko jardunean sartzen direnak.

Obra eta Zerbitzuen Sailak auzoen etengabeko hobekuntzaren aldeko posturari eusten dio Auzokide Plana 2012-2015 deritzonaren bidez; izan ere, herritarren partaidetzarako Bilboko Udalak duen tresnarik sendoen eta eraginkorrenetakoa baita, ezinbestekoa Obra eta Zerbitzuen Sailaren jardunean, barrutietako kontseiluetan lehentasuna eman ohi zaien proiektuen plangintza egiteko eta gauzatzeko.

Auzo bakoitzeko jarduketak erabakitzeko eta lehentasunak jartzeko aldian-aldian bilerak izaten ditu udalak auzotarrekin, hauen eskaerak zeintzuk diren jakiteko eta erabakiak adosteko. 

Auzotarren eskaerak, gehienbat, irisgarritasunarekin zerikusia izaten dute: pasabide beheratuak eta arrapalak egitea, eskudelak jartzea, eta argikuntza hobetzea. Hori dela-eta,  Auzokide Plan guztietan argikuntza eta irisgarritasuna hobetzeko proiektu orokorrak egoten dira. Era berean, bideak zaharberritzea, aisialdirako eta bertan egoteko espazioak sortzea, parke eta berdegune berriak, auzoan ekonomia eta giro edo bizia sustatzeko auzoko erdigune edo bihotzak eratzea eta, azkenik, aparkaleku gehiago jartzea egoten dira eskaeren artean.

Udagoienean egingo diren Auzokide Planaren barruko obrak hauek dira:

Traba arkitektonikoak kentzea Uribarri “C” zeharkaleko 1, 3, 5, 7 eta 9an

Uribarri “C” zeharkaleko 1. zenbakitik 9.era bitartean arrapala bat egingo da portaletara kaletik sartzeko. Irtenguneak ere egingo dira portaleen aurreko espaloitik arrapala berriaren sarreraraino doan oinezko pasabide batekin.

Zorrotza-Kastrexana errepidearen inguruko urbanizazioaren hobekuntza integrala (172. zenbakitik 186.era bitartean)

Bilbao motako baldosekin eta 20 cm zabaleko granitozko zintarriekin berrituko dira espaloiak. Zorrotza-Kastrexana errepidean dagoen oinezkoen pasabidea ere berrituko da, baita galtzada eta euri-uren eta argien sarea ere; inguruko hormak berritu eta egokituko dira eta metalezko baranda galbanizatuak eta pintatuak ipini, barrote bertikalekin.

Montserrateko Andra Mariaren kalea eta Irala kalearen atzealdeko kalexka urbanizatzea

Espaloi berria egingo da Monserrat kalean eta berriro asfaltatuko da. Oinezkoen pasabide berria eta arrapalak ere egingo dira. Zoladura berria ere ipiniko da obraren eraginpeko alde guztian. Hiru alde bereiziko dira: bat Bilbao motako baldosarekin, beste bat galtzada-harri gorriarekin eta beste bat galtzada-harriz estanpatutako mortero inprimatu gorriarekin.

Prim-Aurrekoetxea urbanizatzea

Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Saila hasia da dagoeneko Prim eta Aurrekoetxea kaleen arteko orubea eraberritzen, Prim auzoko hauspo bihurtzeko. Lurraren jabeetako bat den Eusko Trenbideen sarearekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, 1.200 metro karratu inguruko aldea egoera onean utziko du udalak. Orube hori inguruko lurrekin batuta, 4.500 metro karratu inguruko aldea sortuko da.

Berdegunean zuhaitz handiak egongo dira, baita erdian iturri bat ere. Gainera, adineko pertsonentzako aparatuak eta jarlekuak egongo dira.  Primeko igogailu inklinatura sartzeko plazarekin bat egingo du berdeguneak. Alde honetan zoladura egongo da eta guztira 3000 metro karratutik gorako azalera sortuko da. Bertan jarlekuak eta umeentzako jolasgunea egongo da. Alde biak, hau da, berdegunea eta zoladura griseko aldea, eskaileren eta arrapala baten bidez lotuko dira, segurtasuna bermatzeko.

Espaloiak zabaltzea Santimami zumarkalean, Urrutia-Gordoniz tartean

Espaloi berri zabalagoak eta irtenguneak egingo dira Santimami zumarkalean, Urrutia eta Gordoniz kaleen artean. Galtzada ere eraberrituko da obraren eraginpeko aldean. Euri-uren sarea ere berrituko da, estolda berriak ipinita lerrokadura berrietan eta sare nagusirako konexioak eginda. Argi publikoen kanalizazioa aldatuko da eta txorkoak jarriko dira dauden zuhaitzetan.

Espaloiak zabaltzea Egileor kalean

Espaloiak berriztatuko dira, zabalagoak jarrita. Zoladura, berriz, Bilbao motako baldosekin (zolatutako azalera 800 m2-tik 1.852 m2-ra pasatuko da) eta granitozko zintarriarekin. Asfaltatua ere berrituko da espaloien mailan jarrita. Edateko uraren, saneamenduaren eta argien sareak ere berrituko dira, baina lorategiak eta hiri-altzariak ere.

Arrapalak egitea Irala kaleko 53-55eko portaleetarako

Arrapalak egingo dira irala kaleko 53. eta 55. zenbakietako portaleetara iristeko.

Irala zeharkaleko 3. eta 4. zenbakietako portaleetako sarbidea

Arrapalak egingo dira Kirikiño etorbidea eta Irala zeharkaleko 3. eta 4. zenbakien aurreko plataformak lotzeko. Ur-hornidurako sarea eta euri-urak batzeko sistema berrituko dira. Obren eraginpeko argiak lekuz aldatu eta luminaria berriak jarriko dira.

Arrapalak Zurbaranbarri auzoko 42. zenbakian

Egokitu egingo da han dagoen arrapala, larrialdietako ibilgailuak sartu ahal daitezen.

Kepa Enbeita plazaren urbanizazioa

Plazaren sestrak aldatu eta Umeentzako jolas-gune berriak eta handiagoak jarriko dira; adineko pertsonentzako aparatu bio-osasungarriak berriro jarriko dira elizaren alboko inguruan, loreak eta altzariak aldatuta. Kepa Enbeita plazaren aurreko plazatxoa ere eraberrituko da, sarbideak aldatuta. Espaloiak zabalduko dira Pau Casals eta Zizeruena kaleetan. Asfaltatua ere berrituko da. Saneamenduaren, horniduraren eta argien sareak ere aldatuko dira. Hiri-altzari berriak jarriko dira.

Peñascal plaza eraberritzea

Lan hauek egingo dira Peñascal plazan:

Beheko aldean: plazako eta umeen jolastokiko argi publikoak aldatzea; zerrenda apaingarrietan apurtutako galtzada-harriak konpontzea; suaren aurkako zoladura jartzea kioskoaren aurrean; kioskoaren estalkia konpontzea, usorik joan ez dadin hara; hormak pintatzea erdialdeko mural apaingarria barne; adineko pertsonentzako aparatu bio-osasungarriak jartzea eta umeen jolastokia egitea kioskoaren alboan. Txorkoak jarriko dira.

Erdialdean: kirol pistako lehenengo harmaila kentzea; eskailerak egitea pistako harmailetara iristeko; altzairu herdoilgaitzezko baranda ipintzea lokalen sabaiko plataforman; plataforma horretako zoladura aldatzea eta hara eroatea ping-pongeko mahaia.

Goiko aldean: frontoia pintatuko da.

BBKren lehengo haurtzaindegiko orubea txukuntzea Uretamendi k. 38, 40 eta 44. zenbakietako portaleetako sarbidea egiteko

Auzoaren beheko aldetik lehengo haurtzaindegiko orubean hasita, oinezkoen arrapala egitea Uretamendi kaleko 38, 40 eta 44. zenbakietako portaleetako plataformaraino.

Barrutiko (Deustu) irisgarritasuna hobetzea

Lan hauek egingo dira:
            ●  Araneko 37 beheratzea
            ●  Araneko-Jata Mendia bidegurutzea beheratzea
            ●  Ganeta Mendiaren kalea beheratzea
            ●  Ganeta Mendia- Jata Mendia bidegurutzea beheratzea
            ●  Ganekogorta Mendia- Jata Mendia bidegurutzea beheratzea
            ●  Agirre Lehendakaria 142 beheratzea

Barrutiko (Uribarri) irisgarritasuna hobetzea

Lan hauek egingo dira:
            ●  Plentzia 1 beheratzea
            ●  Plentzia-Gorliz beheratzea
            ●  Plentzia 3 beheratzea
            ●  Zurbaranbarri 2-4 beheratzea
            ●  Santurtzi 1-11 beheratzea
            ●  Bakio 9  beheratzea
            ●  Abasolo – Aldamiz Mendia beheratzea
            ●  Abasolo 22 beheratzea  

 

40 proiektuak ezagutzeko