Esparru publikoa okupatuko da Bilboko zenbait auzotan

uriola.eus 2014ko aza. 24a, 09:09

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta hilabetez galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Zamakola kalean, Deustualdeko zenbait kaletan, Zurbaranbarriko gune ezberdinetan; eta Egia Jeneralaren kalean.

Gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Zamakola kaleko 106 eta 146 zenbakietan eta Ibaialdeko 3 eta 5ean. Lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dira eta hesiak jarriko dira aurretiaz. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe. Ateragunean eta pasabide beheratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazioa Zurbaranbarrin

Gaurtik hasita, azaroak 24, eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Plentzia kaleko 1 eta 3 zenbakian; Plentzia eta Gorliz kaleetako bidegurutzean; Bakio kaleko 9. zenbakian; Santurtzi kaleko 5 eta 9 zenbakietan; eta Zurbaranbarri auzoko 2 eta 4 zenbakietan.

Lanek aurrera egin ahal, aparkalekuak murriztu eta hesiak jarriko dira aurretiaz. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Ateraguneak eta pasabide beheratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Galtzadaren okupazioa Arangoitin

Gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Araneko bideko 1. zenbakian; Jata mendia-Aranekon; Ganeta Mendia kaleko 11. zenbakian; eta Genkogorta Mendia-Jata Mendian.

Lanek aurrera egin ahala aparkalekuak murriztuko dira eta hesiak jarriko dira aurretiaz. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe. Ateraguneak eta pasabide beheratuak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupaziooa Egia Jeneralean

Gaurtik hasi, azaroak 24, eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua okupatuko dira Egia Jeneralaren kalean; zenbaki bakoitien aldean; Sabino Arana etorbidearen eta Luis Briñas kalearen artean.

Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Ateraguneak kentzeko okupatuko da esparru publikoa.