Sho Hagio Nagoyako Unibertsitateko irakaslea eta Tokioko Euskal Etxeko sortzaileetako bat da, eta ezaguna da euskal lurraldearekin egin duen harremanagatik. Duela 25 urte baino gehiago hasi zen euskara ikasten eta dagoeneko aditu bilakatu da euskal gaietan. Bere lehen ikerkuntza ardatza ikastolen mugimendua izan zen; hortik euskal hizkuntzaren berreskuratzearen inguruan hasi zen ikertzen, baita hizkuntza eta identitatearen artean dagoen harremanean. Gaur egun eskubide linguistikoak dira bere interes gune nagusiena.
Hiromi Yoshidak, bestalde, Azpeitiarekin du lotura handiena. Bertako hizkuntzaren inguruko tesia burututa, urtero etortzen da Azpeitian egonaldia burutzera, eta bertako euskalkiaren inguruan ikertzera.
Bien artean, etxe honi izena eman dion Bernart Etxepareren liburua itzuli dute, euskaraz idatzitako lehena: Linguae Vasconum Primitiae.