Egitasmo instituzionala goizean izango da: 10:00etan, Ibon Areso Bilboko Alkateak eta Udal Gobernuko ordezkariek, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Saileko Zinegotzi Oihane Agirregoitia buru dela, elkarretaratzea egingo dute udaletxeko eskaileretan. Bertan, Piper Txuriak, Berdintasunaren aldeko gizonen taldeko kide den Rafael Perezek eta Andre ta Jabe egitasmoan parte hartu duen Arte Ederretako ikasle Leire Arregik manifestuaren irakurketa egingo dute.
Eguerdirako, LAB sindikatuak Bizkaiko Emakumeen Bilkura antolatu du, eta jarraian, 12:15ean, kalejira egingo da Aldundian hasi (Gran Via 25) eta Gran Vian zehar "Emakumeon pobretzeari aurre egin" lemapean. Honen bidez, sindikatutik salatu nahi dute, “emakumeon parte hartzea lan merkatuan beti izan dela bigarren mailakoa, aitortza baxuagoko eta lan baldintza prekarioenetako sektore eta lanpostuetara bideratu gaituztelarik; gaur egun egoera are gehiago gogortu da”.
Egunarekin bukatzeko, 19:30ean, manifestazioa abiatuko da ‘Hitz gutxiago, ekintza gehiago’ lelopean eta Bilboko Kordinadora Feministak antolatuta. Arriagatik.