Jon Koldo Vazquezek eszenan ‘#SoloJunt@’´ egotea proposatzen du

uriola.eus 2014ko aza. 24a, 12:05

#SoloJunt@s egotea da gure artean erlazionatzeko modu berria, eta hori da, izan ere, Jon Koldo Vázquezek proposatzen diguna bihar asteartean, azaroaren 25ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eskainiko den Arriagako Gelatxo berri horretan.

Mundua aldatu egin da internet gure eguneroko jardunean sartu zenetik. Orain, saguek, klik, klik, leihoak irekitzen dituzte. Txoriek, tuit, tuit, abesti laburrak errezitatzen dituzte. Mandoak, abordatzean, pirata bilakatzen dira. Eta pertsonak? Pertsonek profiletik begiratzen diogu elkarri, informazioa irentsiz, erlaitzak ondo irekitzen ditugu fitxak sartzeko, eta lainoetan elkartzen gara, bakartien elkarte handia osatuz.

Internet gure eguneroko jardunean sartu zenetik, eta sare sozialak zabaldu zirenetik, batez ere, bakarrik gaudenean besteez gozatzeko aukera dugu, eta baita elkarrekin gaudenean isolatzeko ere. #SoloJunt@s egotea da gure artean erlazionatzeko modu berria, eta hori da, izan ere, Jon Koldo Vázquezek proposatzen diguna bihar asteartean, azaroaren 25ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eskainiko den Arriagako Gelatxo berri horretan.

@jonkoldo erabiltzaileak, modus operandi berezi horren nondik norakoak erakutsiko dizkigu eszenatoki gainean. Dosi eszeniko txikietan, ordenagailuan irekitzen diren leiho gisa, batzuetan mugikorra edo sare sozialak erabiliz erlazionatuko da ikus-entzuleekin, eta beste batzuetan bideo-konferentzia bitartez elkarrekintzan arituko da atzerrian dauden kideekin.

Beraz, artelan desberdin baten aurrean gaude. Ikus-entzuleek ez dute “itzali zuen telefonoak” entzungo. Alderantziz. Ikus-entzuleek euren telefono mugikorrak ekarri beharko dituzte, piztuta izan eta, #SoloJunt@s harremana ukipenik gabekoa den eta begirada pantailaren infinituan galtzen den lan honetaz gozatu.

Ikuskizunerako sarrerak 8-12 euro bitartean eskuratu daitez www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoan edota antzokiko txarteldegian.