Esparru publikoaren okupazioa Indalecio Prieton, eta ur mozketa Betolatzan

uriola.eus 2014ko aza. 25a, 08:35

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasi eta abenduaren 5era, esparru publikoa okupatuko da Indalecio Prieto etorbidean, eta ura moztuko dute ordu batzuetarako Betolatza auzoan.

Gaurtik hasi (azaroak 25) eta abenduaren 5era bitartean, gutxi gora behera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Indalecio Prieto etorbidean, 1 eta 16 zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. 

Azaroaren 25etik 28ra, errei batean kontrako norabidea jarriko da, ibilgailuen bi norantzetako joan-etorriak une oro bermatzeko asmoz. Bilbobusek 12. zenbakiaren aurrean eta 1. zenbakiaren parean dituen geralekuak kendu eta 16. zenbakira eramango dira. Taxi geralekua aldiz, Santutxu kaleko 72. zenbakira eramango da. 

Asfaltatze lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea. 

Ur mozketa Betolatzan

Gaur, azaroak 25, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gora behera, ura kenduko dute Betolatza auzoko 57. zenbakitik 74ra. Auzoko horretako 57. zenbakian ur-hartune partikularra konpontzeko kenduko da ura.