Hego Amerika, Europa eta Mediterraneoko harizko hotsak

uriola.eus 2015ko abe. 10a, 08:30

Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek eta jarraitzaileek Mila Musika Haria zikloaren bosgarren edizioko azken bi emanaldiez gozatu ahal izango dute gaur eta bihar Abando-Barrainkuako udaltegian.

Leonardo Alonsok, Julia Gamarrak eta Francisco Fontanek osatutako gitarra hirukotearen txanda izango da gaur, hilak 10, De América al Viejo Continente proposamenarekin. Ibilbide musikal honetan Hego Amerikako eta Europako konpositoreen lan originalak entzuteko aukera izango dute musikazaleek, bai eta zenbait egileren moldaketak ere. Horrela errepertorio berezia eta anitza bildu du hirukoteak, gitarren arteko elkarrizketaren bidez.

Topaketen bosgarren edizioa bihar, abenduaren 11n, bukatuko da Las Migas bikotea osatzen duten Alba Carmonarekin eta Marta Roblesekin. Ikuskizun oroitarazle eta ibiltari bat eskainiko dute: Alusiones al mar. Mediterraneoko sonoritateak: sehaska-kanta sefardiak, Turkiako musika, tradizio andalusi eta flamenkoak, eta Portugal eta Galiziako musika.

Mila Musika Haria - Egitaraua

Osteguna, abenduak 10

19:30ean, Abando-Barrainkuako Udaltegian

De América al viejo continente

Leonardo Alonso (ahotsa gitarra), Julia Gamarra (gitarra) eta Francisco Fontan (gitarra)

 

Ostirala, abenduak 11

19:30ean, Abando-Barrainkuako Udaltegian

Alusiones al mar (musika mediterranearra)

Alba Carmona (ahotsa) eta Marta Robles (gitarra) bikotea

 

Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira Abando-Barrainkuako Udaltegian, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net web gunean.