STEE-EILASeko lagunek ere emakumeenganako indarkeriaren aurkako aldarria kalera atera dute

Erabiltzailearen aurpegia STEE-EILAS 2014ko aza. 25a, 10:17

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean, STEE-EILAS sindikatuak lan jardunaldia egin du Bilboko Egoitzan. 

Jardunaldiak bi zati izan ditu: Lehenengoan STEE-EILASen Emakume Idazkaritzak egindako unitate-didaktikoa - "Beldur gabe haziz, etorkizuna aldatu" - aurkeztu dute eta bigarrenean Eli Usategik, EHU-UPVko irakasleak, emakume gazteenganako indarkeriaz  mintzatu da.

Lan jardunaldia behin amaituta elkarretaratzea egin dute Plaza Biribilean, 13:00ak aldera, “Hezkidetza da bidea” lelopean.