Gizon bat atzeman dute Bilbon bere bikotekidea jipoitzeagatik

uriola.eus 2014ko azaroaren 25a

Kolpeen ondorioz hortz bat erori zitzaion emakumeari. Ustezko erasotzailea, bere bikotekidea, atzo arratsaldean atxilotu zuten Bilbon. 

30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, 17:00ak aldera, Ertzaintzak bikotekidea kolpatzea egotzita. Segurtasun Sailaren arabera, bikotea eztabaidan zegoen 14:00ak aldera, eta gizonak emakumearen kontra egin zuen kolpeka. Erasoan emakumeak hortz bat galdu zuen.

Emakumea bere gurasoen etxera joan zen eta bertatik Ertzaintza deitu zuen. Hauek arratsaldeko 17:00ak aldera aurkitu eta atxilotu zuten erasotzailea.