TAOren kaleko markak margozten hasiko dira Miribillan eta ura kenduko dute Peñaskalen

uriola.eus 2014ko aza. 26a, 09:16

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur hasi eta bi astez, TAO sistemaren kaleko markak margotuko dituzte Miribillan. Bestalde, gaur arratsaldean, ura moztuko dute ordu batzuez, Peñaskal bidean. 

Gaur hasi, azaroak 26, eta bi astez, gutxi gorabehera, TAO sistemaren kaleko markak margozten hasiko dira (eguraldiak honetarako aukera ematen badu) Juan Carlos de Gortazarren, Luis de Castresanan, Miribillako aparkaleku berrian, Julian Zugazagoitian, Gernika Lorategian (alde bietan), Espinosa Oribe Doktorean, Angel Ortiz Alfaun, Intxorta Mendian, Sabigain Mendian, eta Gabika Mendian.

TAO zerbitzu berri hau 2015eko urtarrilean egongo da martxan.

Ur mozketa Peñaskalen

Gaur, azaroak 26, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Peñaskal bideko 1.b. zenbakitik 19ra dauden zenbaki bakoitietan.

Peñaskal bideko 7 zenbakian ur-hartune partikularra konpontzeko kenduko da ura.