Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak aurten ere Bilboko eskola-ume guztiak gonbidatzen ditu Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketan parte hartzera. 27. edizioa beteko duen lehiaketaren helburua lehen eta bigarren hezkuntzako Bilboko ikasleak euskaraz irakurtzera eta idaztera bultzatzea da.
Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria daude:
−A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
−B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak.
−C kategoria, bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailak.
−D kategoria, bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
Ipuinak euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak; originalak eta beste lehiaketaren batera aurkeztu bakoak; autore bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak; gaia librea eta luzera, berriz, orri 2tik 4ra bitartekoa.
3 sari kategoria bakoitzean
Lanak 2015eko urtarrilaren 30eko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean (Venezuela pl. 2, 7. solairua). Lan originala eta kopia bat aurkeztu behar dira. Egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, erantsitako fitxa batean baino.
Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute; guztiak ere Bilbon bizi direnak: Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Irune Berro, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria eta Goizalde Landabaso.
Hauek izango dira sariak lau kategoriatan:
1.saria: 180 euroko balioa duten opariak.
2.saria: 140 euroko balioa duten opariak.
3.saria: 100 euroko balioa duten opariak