Bilboko DBHko hamar ikasleren maila akademiko altua saritu du Udalak

uriola.eus 2014ko aza. 27a, 11:15

Hezkuntzaren arloko bikaintasuna saritzeko, 2013-2014 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. maila egin zuten 10 ikasleri Epaltza Alargunaren beka eman die.

Batxilergoa, lanbide-heziketa eta horien osteko unibertsitate-ikasketak egiteko Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak dira. Onuradunak aukeratzeko oposizioaren prozedura erabiltzen da. 

Beka jasotzen jarraitzeko, aurreko ikasturtean batez beste “oso ondo” edo horren pareko kalifikazioa lortu behar dute.

Aurten, hauek dira onuradunak: 

1)    Mikel Isla Jover (IES Miguel De Unamuno BHI)

2)    Jon Ander Millan Collado (CPEIPS La Salle HLBHIP)

3)    Maialen Barandalla Luque (IES Miguel De Unamuno BHI)

4)    Andoni Gonzalez Arceo (IES San Adrian BHI)

5)    Victor Garcia Fernandez (CPEIPS Berrio-Otxoa HLBHIP)

6)    Jone Ascaiturrieta Ostolaza (IES Ignacio Ellacuría-Zurbaran BHI)

7)    Maria Martinez Merino (CPEIPS Salesianos Deusto HLBHIP)

8)    Iñigo Lobato Martinez (CPEIPS Calasancio HLBHIP)

9)    Maitane Perez Argüeso (CPEIPS Kirikiño Ikastola HLBHIP)

10)  Sergio Gonzalez De Langarica Gutierrez (CPEIPS Colegio Esclavas S.C.-Fatima HLBHIP) 

 

Epaltza Alargunaren beken eskatzaile kopuruak gora egin du 2007az geroztik; lehen edizioan 90 izan ziren eta azken edizio honetan 33 ikastetxe desberdinetatik etorritako 208 izan dira.