Abusu Ikastola,
Bertso Afaria antolatu du Abusu Ikastolak abenduak 5erako. Hiru bertsolari ariko dira kantari: Asier Otamendi, Asier Iriondo eta Joseba Barandiaran.
Sarrerak 12 euro balio du (8 euro 16 urtez azpikoentzat) eta aurrez erosi daitezke Nekane tabernan (Erronda kalea), Meatza tabernan (Zamakola kalea) edota Abusu Ikastolan bertan.
Otamendi Arabako txapeldun izan da hainbat urtez. Iriondo legazpiarrak ere San Prudentzio saria irabazi zuen 1996an eta Barandiaran Bilboko egungo txapeldunordea da.