Bizkaiko Kultur Txartela eskuragarri dago

uriola.eus 2014ko abe. 1a, 08:38

"Kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu" du, euskarri guztietan, Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimenak.

2015 urtarrilaren 29ra arte eros daiteke Kultura bonoa BBKren orotarako kutxazainetan, eta urtarrilaren 31ra arte erabili ahalko da Bizkaiko 100 denda/saltoki baino gehiagotan. 21.500 kultur txartel dira salgai jarriko direnak.

Horretarako, hiru mota izango ditu Bizkaiko Kultur Txartelak, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

 

A motako bonoa

32 euroko prezioa du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da (B edo D motetako Bizkaiko Kultur Txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik).

Liburua: testu-liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak izan ezik.

Musika: edozein euskarritan (CDa, biniloa, DVDa...).

Zinema: DVDa eta beste euskarri batzuk.

 

B motako bonoa

28 euroko prezioa du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da.

 

D motako bonoa

24 euroko prezioa du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) erabili ahal izango da.

 

Bizkaia.Net