Datorren urtean, euskara, Bizkaiko ikastolak eta euskal kultura giltzarri izango dituzten ekimen bi horien plaza izango da Bilbo. 2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da Korrikaren 19. edizioa eta Bilboko kaleetan amaituko. Ibilaldiaren 37. edizioa ere Bizkaiko uriburuan ospatuko da maiatzaren 31n, 'Harro ibili' goiburupean. Oraingo honetan, Harrobia Ikastola izango da antolatzailea.
Abenduaren 3an (eguaztena) Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta prestatutako jardueren barruan sartzen dira gaur goizeko bilera eta aurkezpena.
Korrika
Korrikaren 19. edizioa Urepelen hasiko da martxoaren 19an. 'Euskhaldun!' lemapean 10 egun iraungo duen euskararen aldeko lasterketa Bilboko kaleetan amaituko da.
Aldi berean, Korrikak omenaldia egingo dio Durangoko Azokari, 2015ean mende erdi beteko du eta.
'Harro ibili'
2015. urtea gogoangarria izango da Bilborako; izan ere, bertan ospatuko baita Ibilaldiaren 37. edizioa. Bizkaiko ikastolen aldeko jaigune erraldoi bihurtuko da Bilbo seigarren aldiz. Hurrengo edizioa maiatzaren 31n izango da hartan ere, eta Harrobia ikastolak antolatuko du 'Harro ibili' goiburuarekin.