Aurreko ikasturtean, martxoaren 27an hain zuzen, Bizkaiko ikasleek kaleak hartu zituzten LOMCE eta EU2015en aurka zeudela argi utziz. Era berean, gaur egungo eredua errotik aldatu beharra dagoela azpimarratu zuten. Ikasle andana batu ziren hezkuntza herritik eta herriaren mesedera egon behar dela aldarrikatzeko eta horri jarraipena emateko beharra ikusi zuten. Horretarako 'Sustraiak' formakuntza jardunaldiak egin zituzten: "Aurrera begira gure borrokak indartzeko ideiak partekatu, eta eraikuntza proiektuak sortzeko balio izan zuen".
Ikasturteari gogotsu ekin zioten eta aurreko ikasturtekoa kontuan hartuta, "mugimenduaren eta asanbladen indartze prozesu bat" martxan jartzeko proposamena luzatu zuten. Hori dela eta, 'Suziria' eztabaida prozesua antolatu zuten. Horretarako, ikastetxe eta fakultate guztietan hainbat eztabaida aurrera eraman ziren, lehentasunak eta konpromesuak finkatzeko. Horrela gaur, abenduak 4, mobilizazioak deitu dituzte.
11:45etan eta 12:00etan zutabeak aterako dira Abando eta Termibusetik, urrenez urren. Errekaldeko frontoian batuko dira, eta bertan ekimenak egingo dituzte. 13:00etan Errekaldetiki Hezkuntza Delegaritzaraino manifestazioa abiatuko.
EHUko ikasle kontseiluak paroa deitu du gaurko ere, ikasleek mobilizazioetara joateko deialdia egitearen ondorioz.
Negoziazio mahaiaren balorazioa
Ikasle Abertzaleakeko kideak EHUko errektorearekin eta bere taldearekin mahaiaren bueltan eseri dira. Ikasleek joan den osteguneko mobilizazioetan, Iñaki Goirizelaiarekin hitz egitea lortu ez eta lau fakultate okupatu zituzten Leioako kanpusean. Azkenean, unibertsitateko errektorearekin hitzordu bat finkatu zuten.
Hona hemen negoziazio mahaian egon diren ikasleen balorazioa: